Edukira joan

Eskoziako Museo Nazionala

Koordenatuak: 55°56′49″N 3°11′24″W / 55.946944°N 3.19°W / 55.946944; -3.19
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoziako Museo Nazionala
National Museums Scotland
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°56′49″N 3°11′24″W / 55.946944°N 3.19°W / 55.946944; -3.19
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1998
Inaugurazioa1998
Arkitektura
ArkitektoaBenson & Forsyth (en) Itzuli
Ordezkatzen duRoyal Scottish Museum (en) Itzuli
Zerbitzuakaccessible toilet
Kontaktua
HelbideaChambers Street
Webgune ofiziala

Eskoziako Museo Nazionala (ingelesez National Museum of Scotland) Eskoziako Edinburgh hirian dagoen museo bat da. Chambers Street kalea eta George IV Bridge zubiaren arteko bidegurutzean kokatua dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

2006. urtetik aurrera antzinako objetu, kultura eta historiari buruzko Eskoziako Museoa ("Museum of Scotland") eta aldameneko zientzia, teknologia, natura eta munduko kulturei buruzko Errege Museoak ("Royal Museum") osatzen dute.

Museoaren historia 1780 urtean hasi zen Eskoziako antikuarioen elkartea izenarekin (Society of Antiquaries of Scotland), baina 1858an bere bilduma Edinburgheko Hiri Berrian dagoen National Museum of Antiquities of Scotland-era eraman zuten.

1861 urtean Eskoziako Museo Industriala (Industrial Museum of Scotland) fundatu zen eta 1866an Edinburgheko Zientzia eta Artearen Museoa (Edinburgh Museum of Science and Art) izena hartu zuen. 1904an Eskoziako Errege Museoa (Royal Scottish Museum) bihurtu zen.

1985ean Eskoziako Errege Museoak eta Eskoziako Aintzinako gauzen Museoak bat egin zuten Eskoziako Museo Nazionala bihurtuz baina leku faltagatik eraikin banatan jarraitu zuten, harik eta 1998an gaur egungo eraikina altxatu zuten arte. 2008an berriztatze lanak zirela eta museoa itxi egin zuten eta 2011ean ireki zituen ateak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]